4. HEZKUNTZA-PROGRAMARI DAGOKIONEZ, ENPRESA BATETARA EGINIKO BISITAREN PRESTAKUNTZA AUKERAK

 

Enpresa batetara egin daitekeen bisita Gizarte Zientziak, Geografia eta Historiaren arloan koka dezakegu eta honen barruan, “Ekonomi antolaketa, erabilpena eta lurraldearen eraldaketa” deritzon Ardatzaren barne. Azken hau, gai hauen gainean jarduten da: lurraren baliabideen erabilpena, ustiapena eta banaketa, alde batetik, eta gizarte eta ekonomi mekanismoak, beste alde batetik, ondoren sortzen diren arazo eta gatazkak barne. Jakintzagai nabarmenenak, Ekonomia eta Soziologia lirateke, Ekologiako aspektu batzuez gain.

 

Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzen arteko aldeaz ohartu beharra dago, gaien tratamendua eta ikusmoldea aldatu egiten direlarik.

 

Enpresa batetara bisita egitea, benetan, jakintzagaiarteko begi-bistako atala izan daiteke. Bisita hau, Gizarte Zientzietako, Geografiako eta Historiako Sailaren ikuspuntutik antzeman dezakegu, baita Oinarrizko Teknologiako Sailarekiko duen loturaren ikuspegitik ere. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Oinarrizko Teknologiako Sailak, prestakuntza emateaz eta prozesuzkoa izateaz gain, ikasleriaren hurbil-hurbileko ingurunearekin etengabeko elkar-akzioa mantentzen du, batik bat. Arlo honetan, bilakaera zuzendu eta eduki mota baldintzatzen dutenak, arazo bat konpontzeko edo nahi edo beharren bat asetzeko sortzen diren objektuen asmaketa, sortze eta erabilpen prozesuak dira.

 

DBH-ko bigarren zikloko zenbait aukerako ikasgairekin zerikusia duten aspektuak ere ezin ditugu ahaztu. Hauen artean, lanbiderantz bideraturiko iragapenarekin erlazionaturik daudenak nabarmenak direla esan liteke, konkretuki, “Lanbide-hastapena” eta “Lan-munduan Sartzea”. Azken hauek, lanbidean sartzen laguntzeko espresuki sortuak dira edo eta zentzu norabidatzaile sendoa dute.

 

Dena dela, ikus daitekeenez, Unitate Didaktiko honek, DBH-ko ikasketen eduki bloke ezberdinak eta hauek eskaintzen dituzten aukerak zehatz-mehatz lantzen ez dituela gogoratu beharra dago. Alderantziz, enpresa batetara egin daitekeen bisita, ekintza eragingarri bezala, interesgune bezala, eta helburu bikoitza duen lanabes bezala ikustera bideratzeko da baliagarria: batetik, ikasleria, Euskal Herriko enpresen errealitatearen alde batzuen ezagupenera hurbiltzea eta bestetik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren bidez, gazteei proposatzen zaizkien prestakuntza ikasketen oinarrizko ardatzetako batzuetan sakontzea.

 

Alabaina, benetako aukera didaktikoak kontutan izanik, ikasleriak, bisitak berak eskaintzen duen garrantzi didaktikoa baino eskuragarri eduki ezin izanez gero, Lan eta behaketa gidaliburuen bidez eginiko bisita ekimen aski egokia izan daitekeela aipatzekoa da. Azken puntu honek, hausnarketarako gai interesgarria egingo lukeen zentzu hezitzailea ematen dio bisitari.


© 2002 EDEX