3. DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASKETA HELBURUEN ESKURAPENAREKIKO ERREALITATEAREN EZAGUERAK DUEN GARRANTZIA.

 

Errealitatearen ulermena eta azterketa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren barneko Gizarte Zientziak  duten ikuspuntuarekin oso lotuta dago. Errealitatearen ezagupenak, ikasleria bere ingurunearen aurrez-aurre jartzen du, baita gizarte komunikabideek bere berezko kultura ondasunari gehitzen diotenaren aurrean ere.

 

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, ikasleak, inguruko errealitatea berriz ere ezagutzen ematen duen aldia bizi izaten du, bere berezko pentsamoldea eta sinesteak eratzen ditu, pentsamendu abstrakturantz gerturatzen doa eta bere etorkizunaren oinarri izango diren ardatzak xedatzeari ekiten dio. Guzti honetarako norberaren esperientzia berebizikoa da. Izan ere, horrela, esperientzia horren gainean banaka eta kolektiboki hausnartzean, informazio berriei buruz jakin ahal izango du, prozedura konplexuagoak ikasi eta praktikatuko ditu eta bere jokaerari tankera emateko gai izango da bai munduarekiko bai bizi behar duen gizartearekiko jarrera berria hartuz eta, aldi berean, berorren protagonista dela sentituz.


© 2002 EDEX