2. “INDUSTRIA IBILBIDEEN” ZERGATIA

 

Gure herriak dituen industri garapen aukerei buruzko mezu positiboa eman behar zaie datozen belaunaldiei. Izan ere, gazteriak jasotzen dituen mezu ezkor mordoari aurre egiteko berebiziko garrantzia du, mezu horiek beren etorkizuna eta gure gizarte euskaldun honetan garatzeko posibilitateak era kreatiboan antzematen uzten ez dietelako.

 

Euskadik, industri alorrean, gorantz jo ahal izan badu, lan egiteko gaitasunari eta irudimenari esker izan dela kontutan hartu beharra dago.

 

Industri ibilbideek honako helburu hauek lortu nahi dituzte: industriarenganako interesa sortzea, gizarte eta kultura eremuetan industria osatzen duten atalak ezagutzea, ulermen osora heltzea, joera baikorra izatea eta pertsonengan industriarekiko erantzukizun sentimendua sortzea, hauek, gizartean eragina duten arazoetan esku-sartze handiagoa izan dezaten. 


© 2002 EDEX