1. SARRERA. OHIKO ENPRESETATIK ERRONKA BERRIETARA

 

Gaur egun bizi dugun egoera honetan eta gure herriaren etorkizun industriala dela eta, komeni da enpresen arteko elkarlehia zeharo baldintzatzen ari diren aspektu bi kontutan hartzea, hau da: alde batetik, aurrera doan merkatuaren liberalizazio prozesua eta, bestalde, enpresaren errealitate berriari egokitzeko prozesua, enpresa malguaren kontzeptu berria duen erakuntza industrialaren eredua dela medio.

 

Merkatuaren liberalizazio prozesuari dagokionez, sistema ekonomikoa  mundu-mailako eraldakuntza somatzen ari da. Transformazio hau, merkatuen globalizazioaren bidez eta arantzelen eta aduanako langen gutxitzearen edo ezabatzearen bidez senti daiteke, batik bat. Informazio teknologien garapen aipagarrian ere nozi daiteke, teknologia hauek, bai kontsumitzaileen eta merkatuen ohiturengan, bai fabrikazio eta merkaturatze sistemengan eta, geografikoki urrun dauden erakunde eta entitateen artean harreman estuak eta ugariak ezarriz, baita ikasteko ahalmenarengan ere eragina dutelarik. Gizarte kontzeptu berria eratzen da honela, informazio gizartea, hain zuzen ere.

 

Lehenago aipatu ditugun aspektu hauetaz gain, prestakuntzaren hedapenean eta gizartearen hezkuntza-mailaren hobekuntzan honek izango duen eraginean lanean ekin beharra dago.

 

Enpresek agertzen duten egitura berriak malgutasun irizpideak hartzera eta etengabeko aldaketak  gauzatzera behartzen du, honek, aldi berean, enpresaren jabetza eta lan-postuak arriskuan jar ditzakealarik.

 

Elkar harturiko arriskuaren eta parte-hartzearen kulturak gain hartzen du, horretarako, elkarrizketa eta lanaren eta kapitalaren arteko informazioa kontutan hartzeko era berriak bilatzea beharrezko egiten delarik.

 

Egiturazko aldaketei erantzutearren industria beraren barnean gertatzen ari den aldakuntza sakona segidan aipatuko diren aspektuen bidez   adierazten da: sarean jarduteko ereduaren hedatuz doan gauzatzea, bezero eta hornitzaileen arteko estrategien integrazio sakona, oinarrizko ahalbideen edo/eta eskumenen inguruan jarduera industrialaren erakuntza, gero eta azkarrago gertatuz doazen aldaketei erantzun ahal izateko egiturak malgutu beharra eta ezagupena elkarlehiaren funtsezko ardatz legez antzematea.

 

Deskribaturiko gertakizun bi hauen aurrean- merkatuen globalizazioa eta enpresa-antolaketa era berriak- gure industria-egiturak, orokorki, egokitze lan izugarria burutu du, dagoeneko nazioarteko elkarlehia mailaren gertu dagoelarik. Haatik, espero diren merkatu baldintzen aldakuntzek berehala egin beharreko ahaleginak galdatzen dituzte. Elkarlehia sendotzea eta enpresek behar duten egiturazko aldaketa bultzatzea ezinbestekoa da.

 

Industriaren garapen egokiak, hiritarren ongizatearen hobekuntza eta behar adinako ondasun sortze maila eskatzen ditu. Politika Industriala, elkarlehia, langabezi tasak gutxiagotzea premiazkotzat izango duen garapenean eta hazkundean oinarrituriko inguru eginkor baten barnean antzematekotan dago.

 

Gai honen barne, ezin dezakegu ahaztu kooperatibismoa, bere zentzurik zabalenean (kooperatibak, lan-baltzu anonimoak, etab), gure artean indar handiz erroturiko enpresa-errealitatea, hain zuzen ere. Lanean, kapitalean eta kudeaketan parte-hartzean oinarrituriko enpresa-erakuntza mota da hau.

 

Gaur egun, gure gizartean eta mundu industrializatu osoan orokorki gertatzen ari diren aldaketa ekonomikoak direla eta, gazteei bizitza helduan eta lan-munduan sartzeko arazoak eragiten dizkieten egoera berri eta zailduak sortzen dira. Hauei aurre egiteko, bokaziozko erabaki-hartze prozesuak xedatzea komeni da.


© 2002 EDEX