4. Proposamen Didaktikoa: kerkuntza ekimena

 

4. PROPOSAMEN DIDAKTIKOA

Ikerkuntza ekimena:

Kooperatiba enpresak

Proposamenaren helburua:

Gizarte-ekonomiaren funtsa eta, konkretuki, kooperatibismoaren funtsa ezagutu eta ulertu, Mondragón Corporación Cooperativa-ren (MCC) analisia eta kooperatiba batetara eginiko bisitaren bidez.

Aldez aurretik erabakitako jarduerak:

1.  Ikasleriak kooperatiben alorrean duen ezaguera aztertu.

2.  Ezagun daitezkeen kooperatiba ezberdinak aitatu.

3.  Bideo baten ikuspena.

4.  Interneten zehar nabigatu.

5.  Kooperatiben terminologia ezagutu.

6.  MCCren produktu katalogoa orokorki ezagutu.

7.  Kooperatiben aribidea beste entitate industrialek dutenarekin alderatu.

DBH-ko lehen ziklorako jarduera egokienak:

Kooperatibagintza ezagutzeko jarduerak.

Kooperatibagintzaren oinarrizko kontzeptuak.

Kooperatibagintzaren printzipioak.

Ekoizpen sektoreak.

 

DBH-ko bigarren ziklorako jarduera egokienak:

Taldeka, proposaturiko jarduera guztiak, talde bakoitzak bere kontura lan egiten duelarik.

 

Irakasleentzako informazioa

 

Azken urteotan, euskal kooperatibismoak, kooperatiben kontuen hobekuntza orokorra eta langilerien hazkundea posible egin ahal izan duen gorakada bizi izan du. Euskadin, 1.667 kooperatiba daude, guztira, 307.615 bazkide egiten dituztelarik.

 

Kooperatibez gain, Euskal Herriko gizarte Ekonomia osatzen duten beste elkarteak, Lan-sozietate anonimoak dira.

 

Dagoeneko, 1.212 Lan-Elkarte Anonimo ari da Euskadin lanean. Hauek, 14.991 pertsona dituzte lanean, bazkideak eta kapitalistak barne, 15.856 milioi pezetako kapital soziala dutelarik. Industria eta Zerbitzuen sektoreetan dihardute, batez ere.

 

1.-Ikasleriak kooperatiba-enpresen alorrean duen ezaguera aztertu.

 

Inkesta bat egin eta ostean, parte-hartzaileek kooperatibismoari buruz dituzten ideiak arbelean islatzen dira.

Ikaslegoak eta antolatzaileek ikusmolde bera izan dezaten saiatu behar da. Horretarako, denek aurkezturiko ideiak batzen dituzten taldeetan banatzen da ikastaldea eta hauek, kooperatiba bat zertan datzan deskribatzen saiatuko dira.

 

2.-Bigarren pausua emateko, ikasleek ezagun ditzaketen kooperatibak zerrendatu ahal dituzte, bai bertan lan egiten duen sendikoren bati, auzoko bati edo lagun bati entzun diotelako,bai beste norbaiti entzun diotelako. Kasu honetan, zeintzuk ezagutzen dituzten eta zer produktu edo zerbitzu mota eskaintzen duten galdetuko zaie, sailkapenen bat egin ahal izateko. Adibidez: Kontsumo-kooperatibak, kredituzkoak, zerbitzuzkoak, etab.

 

3.-Momentu hau, “Taldeka. Kooperatiba izaera” bideoa ikusteko aproposa izan liteke: (Ek. 4.1.)

Euskadiko Lan Elkartuko Kooperatiben Federazioak eta Euskadiko Kooperatiba Kontseilu Gorenak ekoiztua.

 

 

4.-Sarrera honen ondoren aurrera egiteko Interneten murgildu gaitezke.


Hona hemen helbide bi:

 

a) http://www.euskadi.net

 

“Ekonomia” atalean eta, honen barruan, “Gizarte-Ekonomia” dionaren gainean klik egin eta “Mondragón Corporación Cooperativa” sartzeko aukera izango dugu.

 

b) http://www.mondragon.mcc.es

 

Web orri honetan zera aurki dezakegu:

 

·      Arrasateko Kooperatiba esperientzia.

·      Oinarrizko printzipioak.

·      Aipamen historikoa.

·      Antolaketa egitura.

·      Kooperatibetako terminologia.

·      MCCko marka komertzialak.

·      MCC munduan.

 

MCC-k Euskadiko kooperatiba esperientzia osoa osatzen ez badu ere, garrantzi gehien duen adierazle kooperatiboa dela inork ezin du zalantzan jarri.

 

“Ibilbide Industrialak” izeneko egitarauaren barne bisitatuko duten enpresari buruz jakiteko, Interneten argibideen bila arituko diren zenbait lan-talde bereiz daiteke.

 

Orri honetan, MCC, izen handiko markak osatzen dutela ikusi ahal izango dugu, adibidez:

CAJA LABORAL, COPRECI, DANOBAT, EROSKI, FAGOR, IRIZAR, LAGUN ARO, ORBEA, ORKLI, ORONA, USRRA eta beste batzuk.

 

Era berean, informazio eske, galderak eta mezuak bidal daitezke helbide honetara:

 

info@mondragon.mcc.es

 

MCCren oinarrizko printzipioak azpimarratzea ezinbestekoa da:

 

1.-Kide egite askea.

2.-Antolakuntza demokratikoa.

3.-Lanaren burujabetza.

4.-Kapitalaren izaera instrumental eta menpekoa.

5.-Kudeaketan esku-hartzea.

6.-Ordainsari-solidaritatea.

7.-Elkarlankidetza.

8.-Gizarte-eraldaketa.

9.-Izaera unibertsala.

10.-Hezkuntza.

 

MCC (Mondragón Corporación Cooperativa) hiru multzo handietan egituratua dago, hauek, talde-estrategia beraren barne autonomiaz jarduten direlarik:

 

·      Finantzarioa

·      Industriala

·      Banaketa estrategia

 

Web orrian, lehenengo pausuei buruzko informazio gehiago lor dezakegu eta MCCren ideia bultzatu zuena eta kooperatibaren ideiaren osterako garapena ezagutu.

 

Gainera, kooperatiben terminologiari buruzko gai oso interesgarriak eta ekoizpen sektoreetan sailkaturiko produktuen katalogo zehatza aurki ditzakegu: automozioa, eraikuntza, ekipo-ondasunak, etxetresna elektrikoak, ekipamendu komertziala, osagai elektronikoak, osagai industrial ezberdinak, ekipamendu teknikoa, altzairuak, astiunea eta kirola, etab.

 

Guzti honek, kooperatiba bisita prestatzea errazago egingo digu edo, bestela, kooperatiba-enpresen eta beste industria-enpresa mota batzuen arteko aribide ezberdintasunak erkatzen lagunduko digu.(Ek. 4.2.)

 


© 2002 EDEX