3. Proposamen Didaktikoa:  Ideia bat...enpresa bat

 

3. PROPOSAMEN DIDAKTIKOA

Ideia bat...enpresa bat

Proposamenaren helburua:

Merkatu-ekonomiaren inguruaren barne enpresa baten sortze prozesua ezagutu eta horri buruz hausnartu, ateratako ondorioak bisitaturiko enpresan ezarriz.

Aldez aurretik erabakitako jarduerak:

1. Enpresa eta merkatu-ekonomia.

2. Bideoaren ikuspena eta hausnarketa.

3. Enpresa baten sortzeko oinarrizko eskemaren eraketa.

4. Enpresara egingo den ikustaldiaren plangintza.

5. Bisitari buruzko txostena idatzi.

6. Enpresa baten sortzea simulatu.

 

DBH-ko lehen ziklorako jarduera egokienak:

Aldez aurretik eskema eginez, bideoaren ikuspena egin.

Bideoan azalduriko ezaugarri nabarmenenak abiapuntutzat hartuz, enpresarako bisita Plana eratu.

Enpresa baten sortzea simulatu.

DBH-ko bigarren ziklorako jarduera egokienak:

Taldeka, proposaturiko jarduera guztiak, talde bakoitzak bere kontura lan egiten duelarik.

Irakasleentzako informazioa

 

Enpresa berria sortzearen prozesua, gure gizartean merkatu-ekonomia legez ezagutzen dugunaren barne sartzea beharrezkoa da, baita ekonomia mota horren aldamenean azaltzen diren beste baldintza hauen inguruan, adibidez, aberastasuna sortzearen, lan-postuak sustatzearen, arriskuan jartzearen eta elkarlehia garatzearen beharren inguruan.

 

Merkatu-ekonomia eta gaur egun, honek, gizartearengan duen eraginaren inguruko oinarrizko kontzeptuei loturiko jarduera proposatzen zaio ikasleriari.

 

Honako kontzeptu hauekin egingo dugu lan:

 

·      Merkatu ekonomia

·      Aberastasuna sortzea

·      Arrisku-hartzea

·      Elkarlehia

 

Ikasleriari zera proposatzen zaio, kontzeptu hauetariko bakoitzaren esanahiari buruz hausnartzea, haien ondorioak kontutan izatea eta enpresak aurrera egitea lortzeko eta hiritar guztien ongizatea sustatzeko, enpresariak eta langile kolektiboak garatu behar duten aribideari buruz gogoetak egitea.

 

Glosategiak, Entziklopedia hiztegiak eta ekonomiazko liburuak kontsultatu daitezke. Hala ere, helburu nagusia, gaiari buruzko informazio kopuru handia biltzean ez datza, hau, heziketa fase honi ez dagokion eginkizuna izango litzatekeelarik, baizik eta gaiaren gaineko funtsezko ezagupena izaten saiatzean.(Ek. 3.1.)

 

 

Bai da

Ez da

Ondorioak

Aribidea enpresaria

Aribidea langileak

Merkatu ekonomia

 

 

 

 

 

Aberastasuna sortzea

 

 

 

 

 

Arrisku-hartzea

 

 

 

 

 

Elkarlehia

 

 

 

 

 

 

Lan hau talde txikietan banaturik burutu beharrekoa da, kontzeptuen analisia talde guztien artean egin behar dutelarik.

 

Ostean, talde bakoitzak, beren gogoetak eta aurkikuntzak aurkeztuko ditu horma-irudi sintetiko batez baliatuz.

 

Era berean, talde bakoitzari testu bat idazteko eskatzen zaio, bertan lau kontzeptuak erlazionatzeaz gain, bizitza ekonomiko, politiko eta sozialean kontzeptu horiek duten eraginaz ere hitz eginez.

 

Aurkezpen hau amaitu orduko, eztabaida hasi beharra dago. Irakasleak, kontzeptuak azaltzen, ondorioak argitzen eta oker xedaturiko kontzeptuak berriz ere zehazten saiatuko da, aldi berean, azaltzen diren aribide ezberdinak aintzat hartzen dituelarik.

 

Hausnarketa burutu eta gero, “Ideia bat, proiektu bat, enpresa bat” bideoaren analisiari ekingo zaio, ETB2ko “Euskal Enpresa” izeneko programaren grabaketa dena eta Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak zabaldu duena.

 

Prozesu hau hiru momentu ezberdinetan sailka daiteke:

 

 1.-“Ideia bat, proiektu bat, enpresa bat” bideoaren ikuspena. (Ek. 3.2.)

 

2.-Ikustaldi planaren eraketa.

        

Industri Ibilbidean aukeratutako enpresaren bisita plana ezartzera bultzatzen gaitu gai hauen azterpenak.

Analisi hau egin eta gero, ikasleriak, zenbait taldetan banandurik, ikerketa plana xedatzen du: ikustatuko den enpresaren behaketa.

Itaunketak burutu egiten dira eta bakoitza bere eginkizunen jabe delarik, bisitari ekiten zaio.


3.-Enpresa baten sorketaren simulazioa eta txostena.

 

Bisita amaitu ondoren oinarrizko helburu bi nagusituko dira:

 

1.-Taldeko besteentzat, ahalik eta txosten ulergarriena prestatu, ilustrazioak, grafikoak eta eskemak erabiliz.

2.-Enpresa berria berreratzeko simulazioa egiterakoan, enpresaren produktua eta ikustaldian lorturiko irudiak erabiltzea baliagarria izango liteke, baita bisitan zehar eta bideoaren ikuspenaren osteko eztabaidan aipaturiko gai garrantzitsuenak erabiltzea ere.


© 2002 EDEX