2. Proposamen didaktikoa: Web orrian nabigatzen

 

2. PROPOSAMEN DIDAKTIKOA

http://www.euskadi.net                                        WEB ORRIAN NABIGATZEN

 

Proposamenaren helburua:

Ikaslea, bisitatuko den (edo bisitatu den) enpresaren ezaguerara hurbildu; Eusko Jaurlaritzaren Interneteko zerbitzariak eskaintzen digun informazio ekonomikoa erabiliz, enpresa jakin hori, ekoizpen sektoreen barne kokatu, gizarteko eta ekonomia eremuetan, enpresaren ezaugarrien barne, etab.

Aldez aurretik erabakitako jarduerak:

1.-Eusko Jaurlaritzaren WEB Orriaren Ekonomia atalean sartu.

2.-Euskal Industria Katalogoan begiratuz, bisitatuko dugun edo bisitatu dugun enpresako datu nabarmenenak bilatu.

3.-Enpresa jakin horri buruzko datu ezberdinen ulermena.

4.-Bisitaren inguruko itaunketa eratu.

 

DBH-ko lehen ziklorako jarduera egokienak:

Enpresa eta produktu nagusien ezaguera.

Lehen mailako sektorearen, industriaren eta zerbitzu sektoreen arteko bereizpena.

Bisitaturiko enpresa eta ezagutzen diren beste batzuk sektore bakoitzaren barne kokatu.

Enpresaren datuak.

Enpresa mota eta horren esanahia.

Bisitaren itaunketa burutu.

DBH-ko bigarren ziklorako jarduera egokienak:

Taldeka, proposaturiko jarduera guztiak, talde bakoitzak bere kontura lan egiten duelarik.

 

 

Irakasleentzako informazioa

 

Eusko Jaurlaritzaren Interneteko zerbitzariak, Euskal Herriko inguru ekonomiko eta industrialari buruzko informazio zabala eskaintzen du. 

 

Eskola zentroan eskuragai dauden gaiak eta Internet beren etxeetan duten ikasleenak bateratzearren sarbideren bat ezar daiteke.

 

Informazio bilaketa, enpresara bisita egin aurretik edo ostean bideratu daiteke.

 

Dena dela, irakasleak ekipoaren eta konexioaren funtzionamendua ona dela proba dadin eta prozesu osoaren saiakuntza burutzea garrantzizkoa da.

 

Zentroak konexiorik ez badu, baliteke herriko gizarte eta kultura guneek ekipo horiek izatea eta aldez aurretik horien erabilpena ituntzea.

 

Eman beharreko pausuak honako hauek izan litezke:

 

1.-Aipatutako web orrian sartu: http://www.euskadi.net

 

2.-EKONOMIA atalean klik egin.

Hemendik datu interesgarri askotara hel daiteke.

Hauetariko batzuk honexek dira:

 

·      Ekonomia. 2000 urterako prestaturiko ekonomia.

·      Euskal BEGaren hazkunde akumulatuaren indizea.

·      Barne Ekoizkin Gordinari buruzko Datuak.

·      Kanpora irekitzea.

·      Euskadiko ondasun eta zerbitzuen balantza.

·      Beste Herriekin Euskadik dituen Merkataritza Harremanak: Datu globalak, esportazioak, inportazioak.

·      Enpresa nagusiak.

·      Produktu nagusiak.

·      Kanpo merkataritza.

·      Kanpoko inbertsioa: Jatorrizko atalean, herri ezberdinak, eta helburu bezala, ekoizpen sektoreak.

·      SPRI- Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua.

·      Lehen mailako sektorea: Jatorri-izena eta “eusko labela”; Arrantza.

·      Industria Sektorea. BEG industrialaren banaketa sektoriala.

·      Zerbitzuen sektorea.

·      Euskadiko zifrak.

·      Euskal Industria Katalogoa.

·      Industria, Nekazaritza eta Arrantza Saila.

·      BEGren banaketa sektoriala eta euskal industri nagusien Rankinga.

·      Klusterrak.Gizarte-ekonomia: Kooperatibak eta SALak.

 

Informazio bilaketa prozesua (Ek. 2.1.):

 

1.-Zein enpresa bisitatuko dugun.

Euskal Industria Katalogoa web orrian kontsultatu ondoren, lehenengo ezaugarriak bereizi.

 

Katalogo honetan, enpresaren ezaugarriak handi-handika ezagutzeko informazio interesgarria aurki dezakegu.

 

 

2.-Industria konkretua eta oinarrizko informazioa lortu eta gero, datu ezberdinen esanahia ulertzeari ekin diezaiokegu.

 

Adibidez:

 

·      Bere elkarte-izena S.A. izanez gero, siglen esanahia abiapuntutzat har dezakegu: sozietate anonimoa zer den, nola aritzen den, zertarako balio duen, bere jabea nor den, etab.

·      Langile kopuruaren arabera katalogatu ahal izango dugu (enpresa txikia, ertaina edo handia).

·      Fabrikatzen duen produktuaren arabera jakin dezakegu zein motatako enpresa den: merkataritza-enpresa, zerbitzu-enpresa, industria-enpresa, etab.

·      Fakturazioaren arabera, enpresen rankingean kokatu ahal izango dugu.

·      Enpresaren esportazioen inguruko datuek merkatu internazionalean dituen harremanei buruzko informazioa emango digute.

 

 

Enpresaren gainean egin berri dugun azterpen orokorra, bisitarako behaketa itaunketak sortzeko lagungarri izango da, edo, ostera, bisitaren inguruko Monografikoaren eratzea erraztuko duen informazioa eskainiko digu. (Ek. 2.2.)


© 2002 EDEX