1. Proposamen Didaktikoa. “ENPRESA” PROIEKTUA

1. PROPOSAMEN DIDAKTIKOA

“ENPRESA” PROIEKTUA

Proposamenaren helburua:

Proiektuen metodologiaren arabera, enpresa mundua ezagutzeko zenbait jarduera garatu, bisitaturiko enpresaren azterketaren bidez.

Aldez aurretik erabakitako jarduerak:

I.- Bisita aurretik egin beharreko jarduerak.

1.Fasea: Aurkezpena, motibazioa, gaian sartzeko hitzaurrea.

2.Fasea: Oinarrizko kontzeptuak.

3.Fasea: Lanaren plangintza eta taldeen hautaketa.

4.Fasea: Dokumentazioa.

II.- Bisitan zehar egin beharreko jarduerak.

5.Fasea: Behaketa-bisita.

 

III.- Bisita ostean egin beharreko jarduerak.

6.Fasea: Sistematizazioa.

7.Fasea: Bisitaren produktuak.

8.Fasea: Ebaluazioa.

DBH-ko lehen ziklorako jarduera egokienak:

Errealitate zuzenena ezagutzeko jarduera jakinekin zerikusia dutenak.

Enpresaren oinarrizko kontzeptua.

Sailkapenak.

Enpresa baten errazago ikus daitezkeen aspektuak.

Azaleko gai edo gertaldiei buruzko ondorioak.

Enpresaren ekoizpen sektorea eta beren erabilgarritasunaren inguruko datu bitxiak edo interes jakinak, etab.

DBH-ko bigarren ziklorako jarduera egokienak:

Azterketa sakonagoa eskatzen duten jarduerak.

Ekonomia kontzeptu zailagoak.

Organigramen analisia.

Lan-postu ezberdinen deskribapena.

Ekonomiazko oinarrizko kontzeptuak.

Lanbideekin eta beren eskakizunekin lotutako gaiak, etab.

 

Irakasleentzako informazioa

 “ENPRESA” PROIEKTUA

Proposatutako prozesu ezberdinen zehar, “proiektuen” metodologiaren bidez, irakasleriari lan eredua eskaintzen zaio.

“Proiektuen” metodologia eta bere garapena, “ELKAR BIZI/CONVIVIR” EGITARAUAN (...OR.), sarrerako atalean ikus daitezke.

Irakasleriak, aurkezturiko posibilitate eta iradokizun ezberdinen artean, beren irizpideak kontuan izanik, hautatzeko aukera izango du, ikastalde bakoitzarentzako egitarauaren garapenaren barne, irakasle bakoitzak bisitari emango dion garrantzia eta denboraren arabera.

 

Eskema honi gai gehiago erantsi ahal zaizkio edo, bestela, gaiak kendu edo baita beraren atal batzuk soilik erabili ere.

 

“Proiektuaren” garapen osoa eskaintzen da hemen, Saileko irakasleriak jarduera osoa ikusgai izan dezan.

 

 

ENPRESA BISITATU AURRETIK EGIN BEHARREKO EKINTZAK

 

1. FASEA: AURKEZPENA, MOTIBAZIOA, GAIAN SARTZEKO HITZAURREA,   ZENBAKETAK, ESPERIENTZIA ENPIRIKOAK

 

·      Dakigunaren berrikuspena.

·      Enpresa motak.

·      Enpresa bakoitza bereiztu.

·      “Enpresa” hitza, hiztegiaren arabera.

·      Herriko enpresen azterketa/ non gurasoek eta anai-arrebek lan egiten duten.

·      Herriko enpresen historia.

·      Elkarrizketak. Sailkapenak.

·      Enpresen munduarekiko ikasleriak azaltzen dituen jarrerei buruzko itaunketa. (Ek. 1.1.)

 

Jarduera eranskinean sartu den itaunketa Proiektuaren hasieran ere koka daiteke, jokabidezko aspektuen inguruan.

Ikasleriaren aldez aurreko jarrerari buruzko grafikoa eman dezakeen itaun multzo soila ez da itaunketa hau, erabiltzen dugun moduaren arabera, zeren eta “proiektua” martxan jarri aurretik eztabaida interesgarria sor baitezake.

 

2. FASEA: OINARRIZKO KONTZEPTUAK. OINARRIZKO TERMINOLOGIA.

(Ikus Glosategia)

 

 

3 FASEA: LANAREN PLANGINTZA. TALDEEN HAUTAKETA

 

·      Dokumentazioa: Liburutegia eta hemeroteka enpresen munduari buruzko artikulu eta prentsa albisteak).

·      Bideoteka eta ikus-entzunezkoak.

·      Mapa ekonomikoak kontsultatu.

·      Segidan sailkaturikoen talde banaketaren bidez eta Proiektuaren garapenaren bidez sortuko diren azken produktuak berraztertu:

- Idazlariak.

- Inkestariak eta bisitariak.

- Marrazkilariak, argazkilariak eta errotulatzaile eta ilustratzaileak.

- Dokumentalariak.

- Zientzialari-esperimentatzaileak.

- Behatzaile-analistak.

·      Lan ezberdinen araberako behaketa itaunketak sortu.

·      Itaunketak prestatu.

·      Inkestak prestatu.

·      Bisita prestatu.

 

4. FASEA: DOKUMENTAZIOA

 

·      Bisitatuko dugun enpresaren inguruko dokumentazio kopuru handiena bildu.

 

BISITAN ZEHAR EGIN BEHARREKO JARDUERAK

 

5. FASEA: BEHAKETA-BISITA

 

·        Bakoitzaren lana bereiztu.

·        Parte-hartzaile guztiek dute zereginen bat enpresara bisita egiterakoan.


BISITA OSTEAN EGIN BEHARREKO JARDUERAK

6. FASEA: SISTEMATIZAZIOA

 

·        Material guztia moldatu eta sailkatu.

·        Baliagarri dena hautatu.

·        Honako hauek landu:

- Tabulazioak.

- Estatistika taulak.

- Grafikak, laburpenak.

·        Argazkiak errebelatu, entzutezko dokumentuak hautatu.

·        Dokumentu bideografikoak eratu.

 

7. FASEA: BISITAREN PRODUKTUAK

 

·      Txosten teknikoa.

·      Ekoizpen taula-prozesua.

·      Enpresaren organigrama.

·      Monografiak.

·      Hemeroteka: enpresei buruzko albisteekin egindako albuma.

·      Egunkaria.

·      Enpresa nagusiak nabarmentzen dituen herrialdeko mapa.

·      Enpresa baten maketa eraiki.

·      Enpresaren hiztegia.

·      Lanbideen hiztegia.

·      Gaiari buruzko bilduma bibliografikoa: Industria eta enpresak.

·      Lanaren inguruko literatur-antologia, ziklo ekonomikoa.

·      Enpresak eta beren bilakabideari buruzko ilustrazio albuma.

·      Gaiari buruzko froga objektibo bat burutu (50 galdera): Bisitaturiko enpresa.

·      Ekoizpen prozesua eta ingurunearekiko errespetuaren gaineko dekalogoa idatzi.

·      Erakusketa.

·      etab.

 


8. FASEA: EBALUAZIOA

 

1.     Bisitaturiko enpresari eta Euskal Herriko industria alorrari lotutako monografia pertsonalak burutuz, informazioa lortu, bereiztu eta interpretatu.

 

2.     Ekoizpen sistemaren funtzionamenduaren mekanismo eta oinarrizko baloreak ulertu; enpresa bat osatzen duten atalak eta ekoizpen sisteman eragina duten faktoreak zeintzuk diren azaldu.

 

3.     Enpresaren antolatzeko modua azaldu.

 

4.     Enpresa motak eta gaiak antzeman.

 

5.     Sistema ekonomikoaren funtsezko ardatza den enpresa ekimenaren garrantziari buruzko balorazio pertsonala egin eta klase aurrean defendatu.

 

6.     Norberaren gaitasun eta interesak hausnartu eta norberarentzat egokien izango litzatekeen lanbide ibilbideari buruzko hipotesiak adierazi.

 

7.     Bideratutako lan prozesuaren eta bisitaren balorazioa egin, hauei buruzko iritzia emanez: bisitaren iraupena, antolakuntza, buruturiko lanak, sortutako galdera eta zalantzak, eta hobetzeko proposamenak.


© 2002 EDEX