Ek. 7.3.

 

Prentsa-adierazpena:

 

 

BIEMH'98Ş  MARTXOAREN 9TIK 14RA IZANGO DA BILBOKO NAZIOARTEKO ERAKUSTAZOKAN

 

1998ko martxoaren 9tik 14ra, Espainiako Makina-Erremintaren 20. Biurtekaria (BIEMH) izango da ikusgai Bilboko Nazioarteko Azokan. Makina-Erremintaren Fabrikatzaileen Erakundeak eta Bilboko Nazioarteko Azokak elkarrekin antolatu dutela, berriz ere, sektorearen fabrikatzaile, banatzaile eta erabiltzaile nagusiak bilduko ditu.

 

Azoka hau, pasadan biurtekaritik aurrera CECIMOk homologatu zuenetik, Espainian gauzatzen den makina-erreminta sektorearen azoka monografiko bakarra da, honek, herriko erakustoki teknologiko handiena  bihurtzen duelarik. Nabarmendu beharra dago, Espainian, makina-erreminta sektorearen 75% a, Bilboko Nazioarteko Azokaren eraginpeko eremuan kokaturik dagoela. Eta honek, ondorioz, izaera industrialeko lehiaketen antolaketan azoka erakunde honen espezializazio prozesuan erabateko garrantzia izango du.

 

Azkenengoz ospatu zenean, 1.996an, Espainiako Makina-Erremintaren Biurtekarian, 463 stand-etan bananduriko 1.256 enpresek hartu zuten parte, eta 30.129 bisitari profesional ere etorri zen. Hau da, azkenez egin zenetik, bisitarien kopurua 11% hazi zen. Erakusleek aurkeztu zituzten sektore nagusiak honako hauek izan ziren: makinak, fabrikazio sistemak, instalazioak, laserraren aplikazioak, elektrizitate ekipoak, metrologia, CAD/CAM eta makina-erremintentzako osagaiak, guztira, 26.754 metro karratuko erakusketa azalera garbia erabiltzen  zutelarik.

 

BIEMH azoka egin zen urte hartan, erosketa erabakien maila izugarria aipatu zen. Bertan egon zirenek azaldu zutenez, erakusketara arrazoi hauengatik joan ziren: “azkeneko aurrerapen teknologikoak ezagutu nahi zituztelako”, “hornitzaile berriekin harremanetan jartzeko”, “adi joateko eta produkturen bat erosteko” eta “ohiko hornitzaileekin izateko”. Bisitari profesional hauek, zenbait enpresa ezberdinetatik etorriak ziren: makinagintzazko enpresak, tailer mekanikoak, trokelgintzazkoak, galdaragintzazkoak, elektrizitate materialezkoak eta autogintzazkoetatik, hain zuzen ere.

 

Bisitarien artean ikusmin gehiago piztu zuten sektoreak, interesgarrienez aurrera, txirbil-harriketazko makina-erreminta (20%), makina-erremintentzako tresnak (14%), deformaziozko makina-erreminta (9%) eta beste makina eta ekipo batzuk (8,4%) izan ziren.

 

Bisitari profesionalak 52 herri ezberdinetatik etorri ziren. Etorrien kopuruaren arabera, herri hauek izan ziren nabarmengarrien: Frantzia, Alemania, Estatu Batuak, Italia, Hego Afrika, Portugal, Maroko, Venezuela, Brasil, Argentina, Malaysia, India, Txina eta Espainia.

 

BIEMHko 19. Biurtekarian izan ziren  erakusleei dagokienez, Alemania, Austria, Espainia, Frantzia, Liechtenstein, Italia, Portugal, Erresuma Batua, Errusia, Argentina eta Brasildik etorri zirela aipa daiteke.

 

Okupatze-mailaren arabera, hona hemen erakusleek sektoreko izan zuten  partaidetzaren adibide batzuk: txirbil-harriketazko makina-erreminta (44,2%), deformaziozko makina-erreminta (14,8%) eta  makina-erremintentzako tresnak (14,5%).

 

BIEMHren pasadan biurtekarian ezarri ziren berriztapenetariko beste bat, azoka martxoan egitea izan zen, azken zazpi azokak  urrian egin baitziren. BIEMHren 20. azoka hau ere martxoan egingo da, sektoreak edukiko duen lehenengo ekitaldia izango delarik.

 

 

Adierazpen hau ikasleei emango zaie honako galdera hauei erantzuna eman diezaien:

 

1996ko BIEMHan zenbat enpresek hartu zuten parte

 

Stand kopurua

 

Bisitarien kopurua

 

Aurkezturiko sektore nagusiak zeintzuk izan ziren

 

Zer dela eta joan ziren bisitariak azokara

 

Jakin-min gehien sortu zuten sektoreak zeintzuk izan ziren

 

Zein herrialdetako bisitariak izan ziren

 

Enpresa erakusleak

 

Azokan okupazio gehien izan zuten sektoreak

 

 

 

Produktuen aurkezpen-erakuspenerako Erakusketa Azoka batek duen garrantzia azaltzeko hausnarketa egin ezazu. Gai hauek enpresen lehiakortasunarekin duten zerikusia aztertu eta Azoka batek honen alde nola egiten duen adierazi, guzti hauen zergatien azalpena ahaztu gabe.

 


© 2002 EDEX