Ek. 5.1.

 

1.-Enpresaren lan-postu, lanbide edo jarduera ezberdinak antzeman.

Horretarako, bisitatuko dugun edo jadanik ikuskatu dugun enpresaren edo haren sail bateko organigrama eta “lan-postuen katalogoaz” baliatuko gara.

 

2.-Enpresaren eta instalazioen plano, mapa edo krokisa eratzen da eta lan-postu ezberdinak bertan kokatu.

 

3.-Lan-postu hauen eginkizun adierazgarrienak zeintzuk diren aipatu.

 

4.-Lan-postuaren betekizunak burutzeko beharrezko diren gaitasun profesionalak eta postuaren inguruko gaitasunak ere antzeman itzazu.

 

 

Gaitasun mota

Azalpena

Lan-postuaren ingurukoak zerrendatu.

Gaitasun teknikoak

Produktuaren sortze prozesuan edo zerbitzuaren eskaintzan edo bestelakoetan eragingarritasunez jokatzeko aukera ematen dute.

 

 

Sistema eta antolakuntza gaitasunak

Ekintza ezberdinak beste pertsona batzuekin koordinatzeko asmoz, jardueraren inguruko prozesuen ikuspegi orokorra izateko aukera ematen dute.

 

Harremanetarako gaitasuna

Talde-lanetan eta lanaren antolakuntzan sartzea, eta erakundearen edo haren kanpoko pertsonekin elkarlanean aritzea laguntzen du.

 

Gertakizunen aurrean erantzuteko gaitasuna

Jardueren egitean gerta daitezkeen arazo, korapilo edo hausturen aurrean erantzuteko aukera ematen dute.

 

 


© 2002 EDEX